Mendexako eliza XX. mendean. Argazkia: Gure Gipuzkoa.
Erakusketa udaletxeko ganbaran egongo da udalerriko argazki zaharren erakusketa.
Hain zuzen ere, mendexarrek lau egunetan izango dute argazkiok ikusteko aukera. Hilaren 25ean eta 27an eta urtarrilaren 5ean eta 6an. 12:00etatik 14:00etara egongo dira ikusgai.
80 bat argazkiren bildumarekin osatu dute erakusketa. Hala ere, argazki askoz gehiago dituzte. Izan ere, azaldu dutenez, datu basean 500 argazkitik gora bildu dituzte.
Erakusgai jarriko dituzten argazkietan, antzinako Mendexa eta mendexarrak ageri dira. Hala, garai hartan herria nolakoa zen eta bertako biztanleen bizimodua islatzen dute argazkiek. Besteak beste, familia argazkiak ageri dira, eta baita orduko lanbideak erakusten dituztenak ere.
Azaldu dutenez, argazki bilketa egiterakoan herritar askoren laguntza izan dute: «Leku askotatik jaso ditugu argazkiak: baserrietatik, lekuen jabeengatik edota argazkietan ageri direnen seme-alabengatik, esaterako».