Mozkorra parregarri opera komikoa aurkeztuko dute
domekan [abenduak 27], 19:00etan, Xemeingo elizan. Xabier Maria Munibek, Peñafloridako kondeak idatzitako eta musikatutako
Mozkorra Parregarri opera komiko elebiduna, 1764ko irailaren 11n estreinatu zuten Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Euskaraz kantatua izateko konposatutako lehenengo opera izan zen. Elkarrizketak gaztelaniaz zituen eta abestiak euskaraz.
Mozkorra parregarri opera komikoa.
Kondeak berak parte hartu zuen lehen antzezpen hartan, baita bere seme-alaba eta, beste askoren artean, Samaniego, Guardiako fabulagileak ere. 1973an Anastasio Albisu lazkaotarrak libretoa euskara itzuli zuen. Idazle eta euskaltzalearen itzulpenean oinarritu dira oraingo obraren moldaketa egiteko, eta beraz,
Mozkorra parregarri opera komikoa, lehen aldiz euskara hutsean ematen ari dira.
Txemi Etxebarria musikari bergararrak obra osoaren orkestrazioa egin du, eta Bergaran estreinatu zuten joan den martxoan.
Valen Moñux du zuzendari artistikoa eta aktore taldea Bergarako artistek osatzen dute: hogei abeslarik eta bost musikarik.
Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahalko dira.