Ane Undurragak nagusien mailan eta Maddi De la Lamak gazteetan eraman dute XV. Ekoargazki Rallyko sari nagusia. Lehiaketa antolatzen zuten 15. urtemuga izanik rally berezia antolatu du Markina-Xemeingo ekologi taldeak aurten, eta argazkien kalitatea oso ona izan dela azpimarratu dute.
30 lagunek eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko, baina, azkenean, 25ek entragatu zituzten argazkiak. Bilduma Onenaren sari nagusiaz gain, beste hiru banatu dituzte maila bakoitzean. Horrela, nagusien mailako beste hiru sarituak Maite Nieto (Ur geza edo gazia gaia) Ianire Solozabal (Animali basatiak) eta Mari Carmen Moreno (Lurra eta bere landaretza) izan dira. Gazteen mailan, berriz, Unai Rebueltak (Ur geza edo gazia gaia) Maren Armendiak (Animali basatiak) eta Haizea Azpiazuk (Lurra eta bere landaretza) eraman dute saria.
XV. Ekoargazki Lehiaketako irabazleak eta antolatzaileak.
Argazki orokorrak zein detaileak dituztenak aukeratu ditu zazpi lagunez osatutako epaimahaiak, eta aukeraketa nahiko erraz egin zutela azaldu zuten Ekozaingoek. Hala ere, saria merezi zuten argazki asko zeudela adierazi zuten.
Parte hartzaile guztien argazkiak ikusgai daude Uhagoneko lehen solairuko erakusketan.