Azken urteetan Gabonak “neurririk gabe kontsumitzeko” ospakizunak direla esateaz gain, kontsumo ez arduratsu horrek hondakin asko sortzea dakarrela diote Lea-Artibaiko Eguzkikoek. “Hondakin gehiegi sortzen ditugu”. Herritar batzuk hondakinak sailkatzen eta birziklatzen saiatzen direla diote, “baina beste askok zabor guztia nahastuta botatzen dute”.
Zubi Barriko edukiontziak, zaborrez beteta, Gabonetan. Argazkia: Eguzki
Horrela ba, kaleetan ikusten den irudia “negargarria” dela diote Eguzkikoek. “Irudiok Ondarroan ateratakoak badira ere, herri guztietan errepikatzen dira”.
Ondarroako San Juan Txurru kalea. Argazkia: Eguzki
Errealitate horren aurrean, gogoeta egiteko eskatzen diete herritarrek: “Hau al da gure ondorengo belaunaldiei utzi nahi diegun ‘oparia’? Errekurtso naturalik gabeko eta zabortegiz betetako mundua laga nahi diegu gure seme-alabei?”.
Gabonetan sortutako zaborra. Argazkia: Eguzki
Hori saihesteko, gutxiago kontsumitzeko eta ondorioz hondakin gutxiago sortzeko gomendioa egiten dute Eguzkikoek. “Eta sortzen ditugun hondakinak berrerabili eta birziklatu! Bestela jai daukagu”.
IKUSI ABENDUKO BIDEO ERREPORTAJEA
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.