Alerta gaurko [urtarrilak 4] eta biharko [urtarrilak 5] ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bi egunetan, alertak, 12:00etatik gauerdira arte iraungo du. Jakitera eman dutenez, batazbeste, olatuak
zazpi metrora artekoak izan ahal dira. Segurtasun Sailaren arabera, olatuek ez dute kostaldean aparteko gorabeherarik eragingo. Izan ere, mareak ez dira oso biziak izango. Dena dela,
nabigazioan eragina edukiko dutela diote.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, Atlantikoan olatualdi bizi bat sortzen ari da. Olatualdia Britainia Handiko kostaldean nabaritu da lehendabizi, eta gaur euskal kostaldera ailegatuko da. “Errege Egunera arte iraungo du”.
2014ko olatu denboralea, Ondarroan.
Gaur [urtarrilak 4], esaterako, olatuak
bost metrora artekoak izan ahal direla diote. Bihar [urtarrilak 5], aldiz, olatuek 6-7 metro edukiko dutela diote.
Eguraldiari dagokionez,
nahikoa nahasia izango dela diote Euskalmeteko arduradunek. “Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban euria eta mendebaldeko haizea izango da nagusi.
Tenperaturek behera egingo dute, urtarrilaren 5ean eta 6an batez ere”.
Gomendioak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologiako Zuzendaritzak,
itsasoan ez bainatzeko gomendioa egin du. Horrez gain, urpean ez ibiltzeko eta
ur kirolik ez egiteko ere eskatu du. “
Ez erabili itsasontzirik eta egiaztatu ondo amarratuta daudela”.
Itsasora eroriz gero, olatuak lehertzen diren lekutik aldetzen saiatzeko eskatu dute. Eta laguntza eskatzeko gomendatu dute. “Olatuek arrastatuz gero, egon lasai; ez egin igeri korrontearen kontra, kostako korronteek indar gutxiagoko zatiak dituzte”.