Bi urtez jarraian titular modura jokatu ondoren, berriz ere Eskuz Binakako Txapelketan jokatzeko aukera sortu zaio Andoni Aretxabaletari. EPELen Eskuz Binakako Txapelketako finalaurdena jokatuko du Markina-Xemeingo pilotariak, Jon Ander Albisu ordezkatuz. Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriaren kontrako partidan min hartu zuen Albisuk, eta behintzat partida bat jokatu barik egongo da Ataungo atzelaria.
Artolagaz batera, Sorian jokatuko du
Aretxabaletak, eta
Martinez de Irujo eta
Rezusta izango dituzte aurkari.
Eguaztenean [urtarrilak 6], 17:30etik aurrera da hitzordua La Juventud kiroldegian.

Andoni Aretxabaleta Asegarceko pilotaria.