Gernikarrek puntu bakarreko aldeagatik galdu dute Mann Filterren aurka
Puntu bakarreko aldeagaitik, ez zuen garaipena etxera eramaterik eduki Gernika Bizkaia taldeak domekan. Sailkapenean, gaur gaurkoz, bosgarren postuan den Mann Filter taldea izan zuen aurkari Gernika-Lumoko taldeak. Emozio handiko partida izan zen, part...
Naiara Diezek saskiratutako 19 puntuek eta harrobiko Ane Olaetaren debutak garrantzia berezia hartu zuten domekan. Lehenengo zatian egin zuen debuta; taldearen ustez, «ezin hobeto». Saskiratzeak bilatu zituen orduan talde horrek, eta 22-20 bukatu zuten.
Bigarren zatian, defentsako lanak hartu zuen garrantzia, eta jaurti arren, baloiak ez ziren saskian sartzen. Gauzak horrela, 34-36 bukatu zen bigarren zatia.
Hirugarren zatia ezin txarragoa izan zen gernikarrentzat; erasoan hainbat akats eginda, 19-4ko zatia egin zuten.
Akatsen ondoren, hala ere, markagailuko aldea erabat gutxitzea lortu zuten bertokoek. Min handia hartu zuen Gernika Bizkaiak hirugarren zatian, baina etsitzea ez zen beraien aukeretako bat. Jokoa erakutsi zuten, eta erasoan zein defentsan lan ona egin zuten.
Mann Filter ere bere onena ematen saiatu zen, baina jaurtiketa batzuta huts egin zuten. 72-73 zioan markagailua bi minuturen faltan, eta, azkenean, 76-75 bukatu zuten, Gernika Bizkaiako Pop-ek jaurti eta huts egin ostean.