Lekeitioko Independentzia enparantza kolorez jantzi du Gure Esku Dagok
Abenduaren 31n egitekoa zen kriseiluaren ekimena bertan behera geratu zen Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition suteen arriskuagatik; hurrengo baterako atzeratuta. Hala ere, Lekeitioko Gure Esku Dago taldeak ez zuen nahi izan esku hutsik geratu, eta beraz, oihalez osatutako ongi etorria eman zioten 2016ari. Hasi berri den urtea erabakitzeko eskubidearentzat erabakitzailea izango denaren itxaropenean, Independentziaren enparantza “kolorez betetako oihuz, aholkuz, erreguz eta eskaerez” bete zuten.