Ordutegi zabalagoa izango da.
14 orduz etenik barik egongo da zabalik astelehenetik barikura, 08:00etatik 22:00etara.
Bestalde, orain arte bezala, negu eta uda sasoietan ordutegi desberdina edukiko dute kirol instalakuntzek asteburuetan eta jai egunetan. Horrela, neguko zapatuetan goiz eta arratsalde zabalduko dute: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Domeketan eta jai egunetan aldiz, goizez zabalduko dituzte bakarrik: 09:00etatik 13:30era.
Uda sasoian, bestalde, zapatuetan irekiko dituzte kirol instalazioak eta domeka eta jai egunetan itxita egongo dira. Zapatuetan 09:00etatik 14:00etara egongo dira instalazioak martxan.

Ordutegi berria.