Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mugertzak eta Atutxak Urrezko Aizkora txapelketako lehen kanporaketa irabazi dute

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/01/05
Ugaitz Mugertzak eta Aitzol Atutxak ondo baino hobeto hasi dute denboraldia. Azken bi urteotako txapeldunek, hain zuzen ere, XVI. Eusko Label sariko urrezko kategoriaren binakako txapelketaren lehen jardunaldia irabazi zuten domekan [urtarrilak 3] Debako (Gipuzkoa) Aldats pilotalekuan. Aizkolari mutrikuarrak eta dimoztarrak sasoiko daudela erakutsi zuten Jon Rekondo eta Ruben Saralegiren aurka. Jokoan zeuden lehen bi puntuak lortzeko 18 minutu eta 51 segundo behar izan zituzten, aurkariek baino minutu bat gutxiago; Rekondok eta Saralegik, ordea, 19 minutu eta 58 segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko.
Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza, Urrezko Aizkorako txapeldunak

Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza iazko Urrezko Aizkorako txapelarekin. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Lehen jardunaldiari dagokionez, bikote bakoitzak sei proba ezberdinetan banatuta, hamabi enbor moztu behar izan zituen. Lanei dagokionez, ordea, aurrea hartzen lehenak Rekondo eta Saralegi izan izan. Lehen bost probetan, esaterako, aurretik ibili zen bikote nafarra, eta jardunaldiko azken probara minutu erdiko aldearekin heldu ziren. Jardunaldiko probarik luzeenean eta zailenean, aldiz, Mugertza IIa eta Atutxa IIa finago ibili ziren. Kana-erdiko lau eta 60 ontzako bi enborrak aurkariek baino minutu eta erdi arinago moztea lortu zuten, lehen kanporaketa irabaziz.
Mugertza iazko txapelketako finalean, lanean

Mugertza iazko txapelketako finalean, lanean. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Hurrengo jardunaldiari dagokionez, bihar [urtarrilak 6] jokatuko da Zerainen (Gipuzkoa). Donato Larretxeak eta Iñaki Azurmendik, Joseba Otaegi eta Juan Jose Lopez Azpilikueta izango dituzte aurkari. Bestalde, Atutxak eta Mugertzak domekan [urtarrilak 10], 12:30ean, jokatuko dute hurrengo kanporaketa, Urrestillan (Gipuzkoan). Xabier Orbegozo Arria V eta Mikel Larrañaga izango dituzte aurkari. Sei bikote Kategoria nagusiko bikotekako txapelketari dagokionez, sei bikoteren artean jokatuko da. Bikote horiek taldeetan hirunaka banatuta jokatuko dituzte kanporaketak: A eta B taldeetan. Talde bakoitzeko txapelduna zuzenean pasako da finalera. Bi bikote horiez gain, bigarren aukera izango duen bikoteak ere jokatuko du final handia otsailaren 28an, Azpeitian. A taldean honako hiru bikoteak daude: Ugaitz Mugertza II-Aitzol Atutxa II, Jon Rekondo-Ruben Saralegi eta Xabier Orbegozo Arria V -Mikel Larrañaga. B taldea, aldiz, honako aizkolariek osatzen dute: Donato Larretxea-Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi-Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Lawrence O’Toole-Iker Vicente.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.