Hemeretzigarrena Aranarentzat
Maratoi erako etapako lehenengo zatia lehiatu zuten atzo Dakarreko parte hartzaileek, eta Aranak 19. postua bereganatu zuen. Gaur, Argentina utzi eta Bolivian sartuko diraIrabazlearengandik 10 minutu eta 7 segundotara ailegatuta, 19. postuan sailkatu z...
Maratoi erako etapako lehenengo zatia lehiatu zuten atzo Dakarreko parte hartzaileek, eta Aranak 19. postua bereganatu zuen. Gaur, Argentina utzi eta Bolivian sartuko dira
Irabazlearengandik 10 minutu eta 7 segundotara ailegatuta, 19. postuan sailkatu zen atzo zigorren faltan Txomin Arana Dakarreko laugarren etapan. Maratoi erako etapako lehenengo zatian parte hartu zuten, mekanikariaren laguntza gabe. Postuetan behera egin badu ere, hainbat piloto ofizial izan zituen atzo ere, atzetik. Dakarreko sailkapen orokorrean, aurreko etapa bietako postua mantentzen du: hamazortzigarrena.Paulo Goncalves portugaldarra gailendu zen atzo Argentinako Jujuy hirian burututako etapan, 4 ordu, 7 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Haren atzetik, eta 2 minutu eta 35 segundo beranduago, ailegatu zen Ruben Faria portugaldarra helmugara. Hirugarren egin zuen, aldiz, Kevin Benavides argentinarra, 4 ordu, 9 minutu eta 56 segundo eginda.
Aurreko etapan, hamabigarren sailkatu zen behin-behinean Arana, baina beste pilotu batzuei ezarritako zigorraren ondorioz, gora egin zuen; hala, 11. postua bereganatuz. Oso pozik bukatu zuen ereñarrak orduan, etapa azkarrera ondo egokituz.
Gaur, hamahiru etapetatik bosgarrena lehiatuko dute. Argentinatik atera eta Bolivian sartuko dira; Jujuy hiritik Uyurira igarota. Maratoi erako etapako bigarren zatian parte hartuko dute moto gidariek, eta bertan, hainbat aldaketa nabarituko dituzte moto gidariek. Erabili beharko duten teknika ezberdina izango da, eta, gainera, Dakarreko historian igaro behar izan duten garaiera altuenetik (4.600 metro) pasatu beharko dira pilotuak.