Nagusi zein txikiei zuzendutako antzezlanak izango dituzte asteburu honetan Lekeition. Alde batetik, Tartean teatroaren
Zergatik, Jamil?, Patxo Telleriak idatzitako thrillerra, ikusteko aukera egongo da
barikuan [urtarrilak 8], 20:00etan, Ikusgarri aretoan.
Pintto Pintto, familia guztiarentzako antzezlana, egongo da, bestalde,
domekan [urtarrilak 10], 17:00etan areto berean.
‘Zergatik Jamil?’ antzezlana. Argazkia: Tartean teatro
Jokin Oregi eta Patxo Telleriak elkarlanean zuzendutako
Zergatik, Jamil?-en konfliktu bat planteatzen da: azalpenik gabeko hilketa bat. Hori da antzezlanaren trama. Konflikto horren azpian beste bi daude: pertsonaia bakoitzaren giza gatazka. Hori da antzezlanaren gaia, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoi aktoreek argituko dutena.
Anita Maravillas 8 Portal 71ren
Pintto, berriz,
umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da. Galdutako txakurkume batek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die istorioko pertsonaiei.