Bilboko
Mil Rosas lora dendak eraman du lehen saria eta Balmasedako
Decoraciones Javik hirugarrena.
Ikusgarria da Arriaga Artek Gabonetarako prestatutako erakusleihoa. Jose Pablo Arriaga markina-xemeindarra da
Elkarrekin izeneko lanaren egilea, eta, hark azaldu duenez, eurentzako urtean gertatutako gauzarik “garrantzitsuena” zein izan den pentsatu, eta berori islatzen du erakusleihoetan, baina “beti ikutu positibo bat emanez”, ikusleak “hausnarketara gonbidatuz”.
Aurtengo erakusleihora
etorkinen gaia eraman nahi izan du Arriagak. Hala, iraulita dagoen eta barruan etorkinak dituen txalupa osatu du Jose Pablo Arriagak. Kristal batean proiektatuta hondartza bat ageri da, olatuen joan-etorriak sehaskatzen duen hareatza bat.
Egoera irauli
Kurbekin lan asko egin ohi du Arriagak, eta
Elkarrekin instalazioan ere
kurbak baliatu ditu txalupa apurtuta dagoela adierazteko. Gainera, okertuta dauden oholek egoera hori amaitzeko beharrizana dagoela uzten dute agerian. Izan ere, ohikoa duen ikutu baikorrari men eginez, txalupa bezala etorkinen hondamendia ere irauli egingo dela deritzo; egungo egoerari buelta emango zaiola, alegia.
30 udalerritako 169 saltokik parte hartu dute Bilboko Merkataritza Ganbarak orain dela 32 urtetik antolatzen duen Erakusleiho Lehiaketan. 500 lagun baino gehiagok parte hartu dute aurtengo sari banaketa ekitaldian: erakunde publikoetako ordezkariak, babesleak eta dendetako ordezkariak. 62 sari banatu dira guztira.
Bizkaiko 32. Erakusleihoen Lehiaketako irabazleak. Argazkia: Bilboko Merkataritza Ganbara
Lehiketako bigarren sariagaz gain, Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomikoa eta Lehiakortasuna sailak ematen duen
Sormenari Saria irabazi du, aurten ere, Markina-Xemeingo Arriaga Euskal Artisautzak.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko sailaren Berrikuntza Saria Zornotzako Perfumeria Ederturi eman diote eta Iberdrolak emandako Argiztapen Saria Bilboko Mil Rosas-entzat izan da.