HITZAk jakin ahal izan duenez,
gizonezko bat Ondarroako Egidazu kaian
haitzetara erori da, ondoezak emanda. Gertaera
Kaka Lekua deitzen dioten gunean gertatu da. Ertzaintzak HITZAri jakin eragin dionez,
istripua 15:00ak aldera gertatu da. “Herritarra pasiatzen edo zebilen, eta gaizki sentitu da eta haitzetara erori da”.
Ertzaintza istripua gertatu den gunera bertaratu da eta
zauritua Ondarroako osasun etxera eroan dute. Ostean, medikuek zauritua erietxera eroatea komeni zela iritzita, Osakidetzako
helikopteroari deitu diote eta zauritua
Gurutzetako erietxera eraman dute. Ertzaintzak esandakoaren arabera, herritarrak
ez du zauri larririk eduki. “Bere bizitza ez dago arriskuan”.

Ondarroako Egidazu kaian dagoen Kaka Lekua; bi ontzien artean dagoen gunea da.