Aurrerako nagusiek azken postuetatik ezin irtenda jarraitzen dute
Aurrerako nagusien taldeak hirugarren mailako jaitsiera postuetatik ezin irtenda jarraitzen du. Berio eta Alaves B taldeen aurka jasandako porroten ostean, nabarmen atzera egin du sailkapen nagusian. 15 puntugaz taulako azken postuan dira.Mailan manten...
Mailan mantentzeko ahalegin handiak egiten ari dira, baina oraindik ere ez diote neurria hartu maila berriari. Bigarren itzuliko lehen partida, domekan jokatu zuten Alaves Bren aurka Gasteizen: 4-1 galdu zuten.
Partidari dagokionez, babazorroek gogor hasi zuten neurketa, eta lehen gola azkar lortu zuten. Aurreraren aurkako falta bat aprobetxatuz, bigarren minutuan sartu zuten gola. Markagailuan aurrea hartuta, partida asko bizitu zen, eta horrenbestez, Alavesekoek euren jokoa egiteko aukera izan zuten. Aurrerakoak jokoan ezin sarturik ibili ziren, eta atsedenaldia aurreko azken minutuetan sartutako bigarren golaren ostean, ondarrutarrak nahikoa burumakur joan ziren aldegeletara.
Atsedenaldia eta gero, bi taldeak gogor aritu ziren, baina 48. minutuan Alavesek lortutako hirugarren golak nahikoa zail jarri zuen partida. Hurrengo minutuetan ondarrutarrek aurkariaren areara ailegatzeko hainbat ahalegin egin zituzten, baina ezin izan zuten golik egin. Etxeko taldeak beste gol bat sartu zuen 70. minutuan, eta handik gutxira sartu zuen Arufek partidako ohorezko eta azken gola.