Gaur goizean agertu da animalia, eta Lekeitioko udaltzaingoak jakitera eman duenez, adituei deitu diete itsas txakurraren egoera aztertzeko. Ambar Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako teknikariak animalia ikustera joan dira, eta itxuraz ondo dagoela esan dute.
Itsas txakurra Lekeitioko hondartzan.
Itsas txakurra zintaz inguratu dute inor ez hurbiltzeko. Izan ere, itsas txakurra ez ukitzeko eskatu dute adituek, “koska eginez gero, zauri arriskutsua eragin dezaketelako”.
Gaurkoa ez da Lekeitiora azaldu den lehen itsas txakur kumea. Joan den urteko urtarrilean ere itsas txakur bat azaldu zen portuan. Iazko urtean hainbat izan ziren Lea-Artibai eta Mutrikuko kostaldera hurreratu ziren itsas txakurrak. 2014ko Abenduaren 27an agertu zen Mutrikun lehenengoa, 2015 eko urtarrilaren 2an bisitatu zuen Lekeitio bigarrenak eta 16an sartu zen Ondarroara hirugarrena. Urtarrilaren 24an agertu zen laugarren animalia Lekeitioko portuan.
Itsas txakurra Lekeitioko hondartzan.