Azken urteetan bezala, EPEL-eko Eskuz Binakako Txapelketako partida bat ikusteko aukera egongo da Markina-Xemeinen. Bengoetxea VI.a-Untoria eta Altuna III.a-Merino II.aren arteko norgehiagoka jokatuko da, 17:00etatik aurrera, Markina-Xemeingo pilotaleku nagusian. Materialaren aukeraketa bihar [urtarrilak 14] egingo dute, 11:30ean.
Joan den urtean Berasaluze II eta Zubietaren eta Bengoetxea VI eta Aretxabaletaren artean jokatu zen txapelketako partida.
Bengoetxea VI eta Untoria 3. doaz sailkapen nagusian eta
Altuna III.a eta Merino II.a zazpigarren.
Txapelketako partidaren aurretik,
Mendizabal III eta Aretxabaleta eta
Elordi eta Irustaren arteko partida egongo da.
Pilota jaialdiko
sarrerak aldez aurretik eskuratu ahalko dira
barikuan [urtarrilaren 15], 18:00etatik 20:00etara pilotalekuko leihatilan. Bertan egunean ere sarrerak salgai egongo dira.
Omenaldia
Esku pilota jaialdi handi bat antolatzeagaz gainera, urte askotan Markina-Xemeingo Esku Pilotako entrenatzaile eta kide izan den Serafin Ibarra omenduko dute domekan. “Serafin Ibarrari merezitako omenaldia egingo diogu urte guzti hauetan egindako lanagaitik”, esan dute.