Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte urtarrilean Lea-Artibaiko hainbat herritan

Izaro Mendieta
Aulesti,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Ondarroa
2016/01/13
Urtero legez, abiatu dute Euskal Herriko Mus Txapelketa. Zazpi herrialdetako muslariak batzen ditu txapelketa horrek, eta  herriz herrikako fasea abian da hainbat herritan azaroaz geroztik. Lea-Artibain ere, abenduan hasi ziren lehen kanporaketen faseagaz, eta hileon egingo dituzte azkenak. Gizaburuagan, esaterako, abenduaren 26an jokatu zuten txapelketako kanporaketa, eta Ispasterren, aldiz, urtarrilaren 8an. Luis Mari Leniz eta haren semea gailendu ziren lehenengo herri horretan, eta Xabier Meabe eta haren bikotea, berriz, bigarrenean. Munitibarren lehiatuko dute Lea-Artibaiko hurrengo kanporaketa. Zapatu honetan [urtarrilak 16] izango da hori, 17:00etan hasita, Txori tabernan. Hurrengo hitzordua Markina-Xemeinen izango dute muslariek hilaren 23an. 16:00etan, Uhagon kulturgunean. Lekeition, azkenik, hilaren 30ean elkartuko dira musean jokatzeko: 16:00etan, Guzurmendin. Aulestin, Ondarroan eta Mendexan ere badute musean aritu eta lehiatzeko asmoa, oraindik hitzorduak noiz izango diren jakitera eman ez duten arren. Herri horietako kanporaketetan hurrengo faserako txartela lortzen dutenek herrialdeko kanporaketa jokatu beharko dute otsailaren 20an. Bizkaikoa, esaterako, Zornotzan lehiatuko dute. Final nazionala, berriz, martxoaren 5ean izango da, lehen aldiz, Zuberoan, Urdiñarbe herrian. Edonork parte har dezake Euskal Herriko Mus Federaziotik gogorarazi dute edonork parte hartu dezakela txapelketan “bere herrian antolatzen den lekuan izena eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du”, azaldu dute. Iaz, esaterako, Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen kanporaketa, eta, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.