Mutrikuko Anaiarte Biltokiko zuzendaritza taldeak lau bidaia antolatu ditu 2016. urterako. Ordezkariek aurreratu dutenez, aurten ohikoa baino bidaia bat gehiago egiteko aukera egongo da. “Normalean, eguneko irteerez gain, hiru bidaia handi egiten ditugu. Bata, udaberrian, bestea, udan eta, azkena, udazkenean. Aurten, ordea, otsailean ere beste irteera bat egitea erabaki dugu”.
Bidaiei dagokionez,
lehenengoa, Segoviara (Gaztela eta Leon, Espainia) asteburu pasa izango da, otsailaren 27tik 28ra. Anaiartekoek aurreratu dutenez, irteera gastronimikoa izango da, “txerriki festa -eta guzti”. Lurraldeko berezitasunak probatzeaz gain inguruak ikusteko aukera ere egongo dela nabarmendu dute. “BesteakĀ beste, hiriburuan zehar bisita gidatua eta San Ildefonso Etxaldea ere ikustera joango gara”.
Anaiarteko zuzendaritza taldeko kideak
A
pirilaren 4tik 8ra, ordea, Aran ibarra (
Lleida, Herrialde katalanak) bisitatzeko aukera egongo da eta
maiatzaren 24tik ekainaren 6ra, aldiz, bi asteko egonaldia egingo dute
Roquetas de Mar-en (Almeria, Espainia), hondartza parean. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, autobusean ordez, trenean egingo dute azken bidaia. “
Zaragozara (Aragoi, Espainia) arte autobusean joango gara, eta han abiadura handiko trena hartuko dugu, Malagara (Anduzia, Espainia) arte”.
Azkenik,
urriaren 9tik 16ra, astebeteko bidaia egingo dute
Kroazian zehar. Elkarteko ordezkariek aurreratu dutenez, herrialdeko hainbat toki ikusiko dituzte, iparraldetik hegoalderako tartean.
Dubrovnik (Kroazia)
Bidaia horietako batean interesa duten bazkideek bihar [urtarrilak 14] hasi eta urtarrilaren 22ra bitarteko epean izango dute izena emateko aukera, 11:00etatik 13:00etara. Bidaiei buruzko informazioa guztia izena ematerako orduan emango da. Elkarteko kideek gaineratu dutenez, irteeretan izena ematen duten bazkide guztiek plaza ziurtatuta izango dute, “inongo zozketarik gabe”.
Bestalde, bidaiak ordaintzerako orduan ere erraztasunak egongo direla azpimarratu dute. Hartara, bidaiak hainbat epetan ordaintzeko aukera izango dute interesatuek.
Urteko kuoten ordainketa
Bazkideei dagokionez, urteko kuotak ordaindu edota elkartean izena emateko aukera ere egongo da hurrengo asteotan. Bazkideak direnek, esaterako, urteko
kuota ordaintzeko epea maiatzera arte izango dute: astelehenetik barikura, 11:30etik 13:00etara bitartean.
Azkenaldian, elkartean izena ematen ari direnak asko izan direla eta, pozik daude Anaiarteko Biltokiko ordezkariak.