Krisiaren aurrean "ilusio ponpak" zabalduko ditu auten ere Lea Artibai Ikastetxeak
Ilusio ponpak 2012 urtean sortu zuen Lea Artibai Ikastetxeak krisi ekonomikoak sortutako egoeraren aurrean adituen ikuspegi eraikitzaile eta baikor bat emateko asmoz. Jardunaldia eskualdeko profesionalen artean nahitaezko hitzordu bihurtu da eta urtero ehun pertsona baino gehiagok parte hartzen dute. Elsa Punset idazle eta filosofo ezaguna, Emilio Duro coach eta enpresaria eta lau aldiz txapeldun paraolinpikoa den David Casinosen aurkezpenak entzuteko aukera egon da besteak beste.
Aurtengo jardunaldian Miguel Blanco 3M Iberiako produktu berrien merkaturatze buruaren, Danel Alberdi Coach & Play bazkide sortzailearen eta More magoa hizlari, aurkezle, enpresari eta irakaslearen esperientziak ezagutzeko aukera egongo da.
Hizlariak
Miguel Blanco: 3M berrikuntza eredua
30 urteko esperientzia dauka 3M Iberia enpresan. Gaur egun, 3M Iberiako produktu berrien merkaturatzeaz arduratzen da. Aurretik etxeko produktuen garapenerako Eurpako laborategi burua izan zen, 3M Iberiako materiale berezien dibidioan Salmenta eta Marketing arduraduna eta Europa Hegoalderako, Ekialde hurbilerako eta Pakistanerako laguntza teknikoaren arduraduna ere izan da.
Danel Alberdi: ERREALITATEA GOGOAN: Eta balioa sortzea zure esku dagoela esaten badizut?
Coach & Play enpresako bazkide sortzailea, bere burua lorpenen arkitekto bezala aurkezten du Alberdik. Expert Coaching IEC ziurtagiriarekin, Soziologian lizentziatua, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialean Masterrak ditu. Lehenego Euskal Coaching BCT Elkarteko Lehendakaria eta VASCOC lehen kongresukoa, Euskadi eta Estatu mailako enpresa handietan esperientzia zabal Coach Exekutibo gisa. Lego Serious Play metodología berritzailearen munduko 800 trainer akreditatuetako bat da.
More magoa: Aldakuntzaren indar positiboa
More magoa (Jose Luis Izquierdo Martin, Avila, 1971) Madrileko Unibertsitate Politeknikoan ia Informatikan Ingeniari bezala lizentziatu zen eta Zuzendaritza Orokorra Programako Master de IESE-Nafarroako Unibertsitatean. Viaje a la innovacion liburuaren autorea da eta bere bigarren liburua kaleratu berri du Superpoderes del exito para gente normal (Consigue todo lo que quieras trabajando como un cabron).