Frontoi bete jendegaz hasi zituzten jaiak, zapatuan, Barinagan. Jaiak hasteko urteroko Briska Txapelketa antolatu zuen jai batzordeak, eta gogotsu hartu dute aurten ere jokorako hitzordua briskazaleek.
Barinagako Briska Txapelketako irabazleak Maria Angeles Arriaga eta Martin Txurruka antolakuntzako kide bategaz. Argazkia: Alberto Agirregomezkorta
28 bikotek parte hartu dute Barinagako Briska Txapelketan eta aurtengo irabazleak Martin Txurruka eta Mari Angeles Arriaga izan dira. Pozik hartu zituzten biek jai batzordekoek emandako
txapelak eta 120 euroko saria.
Jendea Barinagako frontoian Briska Txapelketan jokatzen. Argazkia: Alberto Agirregomezkorta
Arratsaldean jokoa izan bazen protagonista, gauean bertsoak izan ziren. Aurten ere bertso afaria egon da Barinagan, oraingoan Joseba Artza eta Unai Iturriaga bertsolariekin. Afalostea, berriz, Laja II eta Narbaizak girotu zuten.
Janariz betetako gurdia
Urtero modura, jaietako azken egunean janariz betetako gurditxoa zotz egin zuten Barinagan. Aurtengo
zenbaki irabazlea 1.824 izan da, eta
ordezkoa, berriz,
2.503. Beti bezela, hamabost eguneko epea izango du zortedunak agertzeko.
Domekako mezaren ostean egin zuten zozketa, aurretik bestalde, ibilaldia egin zen Barinaga inguruetan zehar auzoko baserriak ezagutzeko.
BRISKAKO IRABAZLEAK:
- Martin Txurruka eta Mari Angeles Arriaga.
- Juan Agirregomezkorta eta Jesusa Arantzeta.
- Lurdes Udabe eta Itxaso Zubizarreta.
- Asun Garitagoitia eta Idoia Zenikazelaia.