Lekeitioko Zinemazale Elkarteak aurtengo urtea kulturgintzan oparoa izan dadin saiakera berezia egingo du. Orain arte bezala dituen baliabideak erabiliz, kalitatezko pelikulak proiektatzen eta kultur ekitaldi ezberdinak antolatzen ahaleginduko dela aurreratu dute. Horrela, barikuan [urtarrilak 22],
21:00etan eta 10 euroren truke
Mikel Urdangarin egongo da
Ikusgarri aretoan.
Mikel Urdangarin abeslari zornotzarra. Argazkia: Kartelekoa/Elkar
Zornotzako abeslariak argitaratu berri duen
MMXV diskoaren
aurkezpen kontzertua emango du Lekeition, 2016ko
birari hasiera emanez.
Sarrerak salgai daude Traola Produkzioak bulegoan 10:00etatk 13:00etara, eta kultur etxean arratsaldez 15:00etatik 21:30era.