Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Aurrekontuetarako 600 mila euro gutxiago dagoela ezeztatu du Lekeitioko EH Bilduk

Lekeitio
2016/01/20
Lekeitioko EH Bilduk  jakitera eman duenez, azken hilabeteetan EAJren udal gobernua aurrekontuetan murrizketak egin behar direla esaten ari da batzordeetan, aurten iaz baino 600.000 euro gutxiago daudelako. Baina, azalpen horiek ez diotela egia adierazi du koalizioak. Izan ere, EH Bilduk zehaztu duenez, Udalkutxatik iaz baino 39.485 euro gehiago jasoko ditu Lekeitioko Udalak.
Lekeitioko udaletxea.

Lekeitioko udaletxea.

Diru kopuru hori zergetatik urtean zehar jasoko denaren aurreikuspen bat dela argitu dute. “2015ean Bizkaiko Foru Aldundiak, EAJk kudeatzen duen erakundeak, diru sarreren aurreikuspen guztiz okerra egin zuen eta ondorioz, 2016an Lekeitioko Udalak 280.178 euro itzuli beharko ditu. Krisiaren hasieratik, 2008tik, 2.400.795 euro itzuli behar izan du Lekeitioko udalak”, azaldu dute.

Dirua itzuli beharraren arrazoia, datu ekonomikoak “puztuta” ematean dagoela adierazi du EH Bilduk. 2015ean udal eta diputaziorako hauteskundeak egon direla gogora ekarri dute, eta “EAJran kudeaketa onaren ondorioz krisia gainditzen ari garenaren irudia zabaldu nahian” ibili dira jeltzaleak EH Bilduren ustez. “Benetakoak diren datuak baino hobeak eman dituzte, prekarizazioa eta zerbitzu sozialen murrizketak zuritzeko asmoz”.

Egoera hobean ikusten ditu, bestalde, Gipuzkoako udalak. “EH Bilduren eskutan zegoen Foru Aldundiak egindako kudeaketa zorrotzari eta irizpide sozialagoei esker, dirua itzuliko bait die Gipuzkoako udalei. Bizkaiko Foru Aldundia ez da horretarako gai izan, izan ere, PNVk, aberastasuna eta fortuna handiak babestea du helburu. PNVren kudeaketa eskasaren beste adibide bat”, nabarmendu dute.

EH Bilduren kalkuluen arabera, EAJren “kudeaketa txarraren erruz” itzuli behar den dirua kontuan izanda, 2016an 118.394 euro gutxiago izango ditu Lekeitioko Udalak, eta egoera horreri aurre egiteko bi bide daudela azpimarratu dute: EH Bildurena eta EAJrena. “Aurreko legealdian diru sarrerak txikiagoak izan arren, udal zerbitzuei eta beharginen baldintzei eutsi egin genien. Berauek ziren lehentasun. Ondorioz, inbertsioak egitea, urtean sartu zitezkeen diruen menpe geratzen zen: garajeen salmentak, diru-laguntzak,…”.

EAJk berriz, “asfaltoa eta itxurakeria” lehenestu dituela diote. “Horrexegatik batzordeetan murrizketak planteatzen dabil. Eta beharginen baldintzetan berdin: igerilekuko soroslea esate baterako”, azaldu du koalizioak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.