Albistea atzo [urtarrilak 20] eman zen jakitera (18:00etan):
atezain ondarrutarra Portugaleko lehen mailako Tondela taldeko atezaina izango da. Zubikarai Portugalen da eta entrenatzen hasi zen atzo bertan,
Armando Gonçalves Teixeira Petit entrenatzailearen esanetara. Petit 2015eko abenduaren 9az geroztik da Tondela taldeko entrenatzailea. Realeko atezain ohiak
13. zenbakia eramango du kamisetan.
Eñaut Zubikarairen lehen entrenamendua. Argazkia: CD Tondela
Talde portugaldarrak jakitera eman duenez, “bere ibilbide osoan Realeko atezain izan eta gero, gaur egun, Zubikarai talde barik zegoen”.
Iazko ekainean Realaren eskaintza albo batera uztea eta beste bide bat jarraitzea erabaki zuen Zubikaraik. Ordutik, atezain ondarrutarrak eskaintza ezberdinak aztertu ditu. Denboraldia talde barik hasi zuen, baina, orain, fitxaketak egiteko neguko denboraldian, Portugaleko taldearen eskaintzaren alde egin du.
Taldea
Tondela portugaleko lehen mailako taldea da eta, 18 partida jokatuta, 9 puntugaz sailkapenean azken postuan doa; salbazio postuetatik 8 puntura dago.