Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lea-Artibai eta Mutrikuko ordezkariak Madrilgo Fitur Nazioarteko Turismo Azokan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/01/20
Gaur [urtarrilak 20] zabaldu ditu ateak Madrilgo (Espainia) Fitur Nazioarteko Turismo Azokak, eta 36. edizio honetan ere ordezkaritza izango dute Lea-Artibaik eta Mutrikuk. Hala, herri horietako informazio interesgarria ere eskuaragarri izango dute mundu zabaleko bisitariek. Lea-Artibaiko ordezkariak Euskadiko erakusmahaian egongo dira. Erakusmahaia 13:30ean inauguratu da. Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean parte hartuko dute, euskal kostaldearen gunean. Eskualdeko ordezkariak ere han izango dira. Mutrikuren kasuan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoaren berri emango du. Hartara, Debabarrena eta Urola Kosta eskualdeetako ordezkaritza handia bertaratu da Madrilera egunotan. Horien artean izan dira Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten herrietako alkateak (tartean, Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea) eta Debegesa garapen agentziako ordezkaritza ere. Eurekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantza Tapia; Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria, Mertxe Garmendia; Basquetourreko Zuzendaria, Arantza Madariaga; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria, Maite Cruzado.
Fitur, debabarrena

Debabarrena eta Urola Kosta eskualdeetako ordezkaritza, Fiturren. Argazkia: Geoparkea

Gaur [urtarrilak 20], gainera, 17:00etan Euskal Kostaldeko Geoparkearen aurkezpena egingo dute Euskadiko standean. UNESCOren Munduko Geoparke izendapena lortu du duela gutxi Geoparkeak.
LeaArtiBAI Garapen agentziko ordezkariak eta Antsotegi hoteleko ordezkariak. Argazkia: LeaArtiBAI Garapen agentzia

LeaArtiBAI Garapen agentziko ordezkariak eta Antsotegi hoteleko ordezkariak. Argazkia: LeaArtiBAI Garapen agentzia

Euskal Kostaldearen gunea, Fitur azokan. Argazkia: LeaArtiBAI Garapen Agentzia

Euskal Kostaldearen gunea, Fitur azokan. Argazkia: LeaArtiBAI Garapen Agentzia

   

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.