Beatriz Escobar
Debegesako lehiakortasun turistikorako Teknikariak 2015eko SICTED (Hemugako Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala) kudeatzaile onena kategorian bigarren finalista saria jaso du gaur [urtarrilak 21] goizean, Madrilen (Espainia) egiten ari diren
Fitur turismo azokan. Sariak, hain zuzen ere, Debabarreneko enpresa turistikoetan SICTED programa garatu eta ezartzean kalitatearen alde egindako lana eta ahalegina aitortu ditu.

Debegesako hainbat ordezkaria SICTED saria jasotzen. Argazkia: Debegesa
Fiturren saria jasotzen egon diren Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziako ordezkariek nabarmendu dutenez, saria jasotzea oso berri “pozgarria” izan da.
Debabarrena eskualdeak 2010ean egin zuen bat SICTED programarekin,
Basquetourren eskutik, eta gaur egun eskualdeko 37 enpresa turistikok dute Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria. Enpresa horietatik zortzi Mutrikuko enpresak dira hain zuzen ere:
Zumalabe hotela,
Nautilus Interpretazio Zentroa,
Arbe hotela,
Pikua landetxea, Pikua jatetxea, San Juan jatetxea eta Loretxu taberna.