Gorputzaren ezagutzari buruzko ikastaroa egingo da Ondarroako Etxelilan
Ondarroako Berdintasun Sailak antolatuta, Emakumeentzako Jabekuntza Eskola ikasturtea aurrera doa. Hala, bihar [urtarrilak 22], Cartografias del cuerpo y de las emociones: el empoderamiento ikastaroa egingo da, 16:30tik 20:30era, Etxelilan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ekimena gazteleraz izango dira.
Ikastaroa Flavia Aconetani terapeuta eta antropologoaren eta Bea A. Herranz politologoaren eskutik egingo da, eta bertan parte hartu nahi dutenei jantzi erosoak ekartzea gomendatzen zaie.
Ikastaroak izena eman nahi izanez gero, plazak libre daudela aurreratu dute. Honako lekuetan eman daiteke izena: Etxelilan, –Artibai 3, 2.pisua; 94-613 40 08– edo udal berdintasun sailean –Musika plaza z/g; 94-683 36 70).
Bestalde, hurrengo astean hasiko den ikastaroan parte hartzeko izen emateko epea ere zabalik dagoela gogoratu dute. “Horietan guztietan parte hartu nahi dutenek Etxelirara hurreratu besterik ez dute izango”.