Sormen Lantegiak irteera bat antolatuko du
martxoaren 13an Donostiko
Gastesenara Vuelos, Aracaladanza konpainiaren azken proposamen eszenikoa, ikustera.
Aracaladanzaren ‘Vuelos’ produkzioa. Argazkia: Aracaladanza
Aracaladanzak haur eta nerabeei zuzendutako ikuskizun apartak sortzen ditu, istorio samurrak, jantzi musika, erritmo eta mugimenduen bidez.
Enrique Cabrera koreografoak 1994. urtean sortu zuen konpainia eta ordutik dantza eta arte eszenikoen alorrean ezinbesteko erreferentzia bihurtu da konpainia horren lana.
Hainbat sari lortu ditu konpainiak: Dantza ikuskizun onenaren Feten saria 2010 eta umeentzako ikuskizun onenaren Max saria 2011 besteak beste.
Orduak, aurrerago
Irteeraren prezioa
12 eurokoa izango da; Sormen Lantegian dabiltzanentzako 10 eurokoa. Ordainketa eskura egin daiteke aurretik edo egunean bertan.
Irteera eta bueltarako ordua aurrerago zehaztuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.