'Darwin Euskal Herrian' hitzaldia, astelehenean, Ondarroan
Kepa Altonaga zoologoak eskainiko du saioa. Hizlariak Darwinen teoriak Euskal Herrian nola eragin zuen jorratuko du. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, BeikozininZientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Kepa Altonaga zoologoak Darwin Euskal Herrian hitzald...
Kepa Altonaga zoologoak eskainiko du saioa. Hizlariak Darwinen teoriak Euskal Herrian nola eragin zuen jorratuko du. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, Beikozinin
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Kepa Altonaga zoologoak Darwin Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du astelehenean, 18:30ean, Ondarroako Beikozinin.Charles Darwinek 1838ko irailean jaulkitako hautespen natural bidezko eboluzioaren teoriak Euskal Herrian nola eragin zuen azalduko du Altonagak. «Darwinen ideia iraultzaileak mundu oso astindu zuen; esparru zientifikoa gainditu eta gizartearen alor guztietara zabaldu zen. Eta noski, ideia horrek Euskal Herrian ere gorabeherak eragin zituen».
Altonagaren ibilbidea
Teoria hori mahairatu zenean, aldekoak eta kontrakoak agertu ziren. Eta horiek dira, hain zuzen ere, Altonagak hitzaldian aipatuko dituenak. Horien artean agertuko dira, besteak beste, Armand David Euskal Herriko misiolari lazarista, zoologo eta botanikoa, Jean Etxepare Aldudeko medikua, Jose Migel Barandiaran euskal kulturaren patriarka eta Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea.
Altonagak Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1988an doktore gradua egin zuen, eta gaur egun Zoogeografia eta Onogabe Ez-Artropodoen Zoologia irakasten ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean.
Iberiar Penintsulako bare-barraskiloen taxonomiaren eta banaketaren inguruko hainbat ikerketa ere egin ditu. Eta Eusko Legebiltzarrak bere ikerketa taldeari Munibe saria eman zion 1992an.