Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatuta era askotako kirolak probatzeko aukera egongo da bihar [urtarrilak 23] 16:00etatik20:00etara Atxondo kiroldegian.
Umeak txokor batzen.
Eskalada, ping-pong, billarra eta futbolina egongo dira arratsalde osoan, beste ekintza batzuk, berriz ordutegi zehatzagoa izango dute, Aerobik saioak, patinen ikastaroak eta jolasak esate baterako.
Paddle txapelketa ere antolatu dute bikoteka. Lehenengo txapelketa LH1etik LH4 arteko umeentzat izango da eta 16:00etatik 18:00etara jokatuko da. Bigarren txapelketa berriz, LH5 etik hasi eta DBH4 bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 18:00etatik 20:00etara luzatuko da.
ORDUTEGIA
- Eskalada, Ping-pong, billar eta futbolin: arratsalde osoa, 16:00etatik 20:00etara.
- Aerobic: 16:00etatik 17:00etara (3 saio 20 minutukoak).
- Patinekin ikastaroa: 17:00etatik 18:00etara. (norberak eraman behar ditu patinak)
- Jolasak (txokor batze, saku lasterketa, patata eramatea, puxiken jolasa, sokatira): 18:00etatik 20:00etara.
- Paddle txapelketak: 1. txapelketa, 16:00etatik 18:00etara; 2. txapelketa, 18:00etatik 20:00etara.