Bikote bakarra agertu da Markina-Xemeinen jokatu behar zen Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketara
Markina-Xemeigno Uhagon kulturgunean jokatu behar zen gaur [urtarrilak 23] Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa. Azkenean, bikote bakarra agertu denez, kanporaketa bertan behera geratu da. “Herritarrek esan dute Munitibarren eta Aulestiko Narea auzoetan ere mus txapelketak zeudela (San Bizente jaiak), eta bikote bakarra agertu denez, bertan behera geratu da”, azaldu dute Uhagoneko arduradunek.