Egun batez bada ere, San Bizente jaiak ospatzen dituzte Aulestiko Narea auzoko bizilagunek. Eta urtero, zaldi dema egiten dute. Hitzorduak jende asko erakartzen du auzora. Horrela ba, auzoa, ordu batzuez bada ere handi bihurtzen da. Aparkatzeko ere zailtasunak egoten dira.
Mezagaz hasi da jai usaina gaur [urtarrilak 23]. Ostean, umeek, zaku lasterketa egin dute eta behin hori amaituta, zaldi dema egin dute. Munitibarko Motrollo eta Aulestiko Ibaratz Koba izan dira elkarren aurka neurtu direnak. Motrollo izan da lehena proba egiten. 500 kilo inguruko harria atzean zuela, 20 minututan 74 iltze eta 3/4 egin ditu. “Oso marka ona da”, esan dute epaimahaiko kideek. Ibaratz Koba-k ostera, 70 iltze egin ditu. Beraz, auzoko elkarteak ematen duen saria Munitibarko zaldiarentzat izan da.
Behin dema egin eta gero, mus eta briska txapelketa egin dute arratsaldean eta jaiagaz amaitzeko, gauean, Esteibar eta Obietagaz erromeria egin dute auzotarrek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.