Gaur [urtarrilak 23], perkusio tailerraren lehenengo saioa egin dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Guztira, dozena bat lagun elkartu dira. Danbor hots artean, Esti Arriola berriatuarraren eta Miren Urresti ondarrutarraren azalpenak entzun dituzte herritarrek. Arriola eta Urresti, gainera, Ondarroako Andrabandako kideak dira eta hain justu, Andrabanda erabiltzen dituzten danborrak erabili dituzte ikastaroan.
10:00etatik 13:00etara egin da ikastaroa. Eta parte hartzaileek azaldu dutenez, gustura ibili dira.
Ikastaroa hiru saiotan banatuta antolatu dutenez, hurrengo saioak urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an izango dira. Alegia, datozen bi zapatuetan, ordu eta leku berean. Ikastaroan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar zen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.