Urriko
kultura batzordean hartu zuten erabakia eta urtarrilaren 12ko jai batzordeko bileran berretsi zuten.
Udalak azaldu duenez,
hiru izan dira, batez ere, aurten antzarrik ez egoteko
arrazoiak: Gaur egungo antolatzaileek antzar jokoa antolatzeari uztea erabaki izana, Udal gobernuaren ustetan, antzar jokoa animalienganako tratu txarrak sustatzen dituen jokoa dela, “sufrimendua dibertsio bihurtuz eta animalien eskubideak urratuz”, eta azken urteetan ikusle kopuruak beherantz egin izana.
Gazte bat antzarrari kolpeta Markina-Xemeingo aratusteetako antzar jokoan.
“Udalak animalien sufrimendua baztertu eta errespetuan oinarritzen den kultura eredua bultzatzea dauka helburu moduan eta horren bidean dihardu”, adierazi dute.
Bestalde, jende gehiago hurbiltzeko antzar jokoa arratsaldetik goizera pasatzeko erabakia hartu zela azaldu dute, eta helburua lortu zen arren, ikusleek berriz ere beherantz egin dutela zehaztu dute.
Hala ere, gaia lantzeko prest agertu da udala. “Gure herriko historiaren parte izan direnez, lanketa bat egingo da ondare hori gorde eta beste modu batera mantentzeko”.