Hezetasunaren ondorioz ezin izan zen jokatu XI. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Orbea eta Arrate eta Moral eta Lakaren arteko norgahiagoka hasi egin zen, baina dema polita izan zitekeena bertan behera gelditu zen partida erdian, lurzorua bustita zegoelako.
Moral, Laka, Izarra, Arrate eta Orbea, XI. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako pilotariak. Argazkia: Beteranoen Txapelketa
Pilotari bat, gainera,
jausi egin zen eta eskumuturrean min hartu zuela azaldu dute antolatzeileek. “Berriro ere neurriren bat hartzea eskatuko diogu udalari, atzoko eguraldi bikainagaz ez da eta normala kantxa horrelako labainkor egotea”, adierazi dute.
Aldaketak
Hezetasuna oraingoan eta partaideen arazoak
lehen jardunaldia. Oztopoz beteta hasi da aurten txapelketa. Partida bi jokatu ahal izan zituzten lehen jardunaldian: Orbea-Arrate eta Astigarraga-Foster bikoteen artekoa eta Orbea-Arrate eta Telleria-Bastida bikoteen artekoa.
Jaunarenaren ordezkoa hartu zuen Astigarraga txapelketako beteranoenak tanto politak eginez. Orbearentzako ere lehen partida izan zen eta argi utzi zuen ondo moldatuko dela txapelketan.
Markagailua nahiko orekatua joan zen arren, lehen partidako azken unean aldendu egin ziren Orbe eta Arrate eta ligaxkako lehen puntua eskuratu zuten.
Aurtengo txapelketako faboritoek ere ez zuten hutsik egin eta hasieratik markatu zituzten diferentziak
bigarren partidan. Bastidak atzean agintzen eta Telleriak aurrean tanto bikainak eginez, erraz irabazi zuten lehen jardunaldiko bigarren partida.
Jokalari batzuen gaixotasunagatik partida bakarra jokatu behar zen atzo, baina bera ere ezin izan zuten amaitu. Hurrengo asterako hiru partida dituzte aurreikusita, kantxa egoera onean badago behintzat. 09:30ean izango da lehenengoa.
PARTIDAK (urtarrilaren 31)
- 09:30: Beraza-Etxebarria/Orbea-Arrate
- 10:15: Jaunarena-Foster/Beraza-Etxebarria
- 11:00: Jaunarena-Egaña/Telleria-Bastida