Urtea hastearekin batera Hondarroa 2015 urtekaria ezagutzera ematea erabaki dute Ondarroako Historia Zaleak elkarteko arduradunek. Aurkezpen ekitaldia, domekan [urtarrilak 31] egingo da, 13:00etan, Alamedan.
Hondarroa 2015, azala. Felix Beristainen ‘Arrantzalin ametsa’. Argazkia: OHZ
OHZko kideek aurreratu dutenez, urtekaria datorren astelehenetik [otsailak 1] aurrera salgai egungo da herriko prentsa salmenta puntuetan eta liburu dendetan. Sei euroren truke, honako tokietan erosi ahal izango da argitalpen berria: Irkaitz, Idiakez, Zurrumurru, Garoa, Turismo Bulegoa eta Kurike.