Substantzia desberdinen kontsumo eragileei buruzko hitzaldia egingo da Mutrikun
Mutrikuko San Miguel ikastetxeko Guraso Elkarteak, Saturran Guraso Elkarteak eta Idurre Guraso Elkarteak antolatuta, eguenean [urtarrilak 28], 18:30ean, Substantzia desberdinen kontsumoen eragileak: haurtzarotik nerabezarora bidean deritzon hitzaldia egingo da Zabiel jauregian.
Unai Lizarralde psikoterapeutak eskainiko du solasaldia eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, gaiari buruzko “trataera zabala” egin nahi da, “substantzia desberdinen kontsumoen eragileetan indarra jarriz”. Horretarako, ohiturak, mugak, frustrazioarekiko tolerantzia, permisibitatea, talde presioa, etxean emandako hezkuntza, gurasoen rola eta hauen ardura aztertuko dira hitzaldian. “Gaiak duen interesaz jabeturik, publiko ahalik eta zabalenari erantzuteko asmoa dugu. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta daude”.