Urdinbideko tunelak amaitzeko obrak esleitu dituzte
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko foru diputatu Imanol Pradalesek atzo jakinarazi zuen Autzaganeko Urdinbide tunela amaitzeko lanak esleitu dituztela. Zehaztu zuenez, gainera, otsail bukaeran hasiko dituzte obrak. BEZ kontuan hartu barik...
Atzerapen nabarmenagaz doaz Autzaganeko obrak. Izan ere, lan horien ardura zeukan Aldi Baterako Enpresen Elkarteak (ABEE) bertan behera utzi zituen lanak iazko abuztuan, kostuei aurre egin ezinik.
Sacyr, Mariezcurrena, Bycam, Viconsa, Cavosa, Zubieder eta Febide enpresek sortu zuten ABEEk 53 milioi eurogatik hartu zuen Autzaganeko obren esleipena, baina lanak 70 milioi eurogatik lizitatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak.
ABEEari zigorra
«ABEE zigortzeko nahikoa arrazoi» bazeudela iritzita, gerora 4,2 milioi euroko isuna jarri zion Bizkaiko Foru Aldundiak; hain zuzen, kontratuko hiru klausula ez betetzeagatik.
Imanol Pradalesen esanetan, epe osoa ez betetzea, epe partzialak ez betetzea eta obra zuzendaritzaren aginduak ez betetzea dira ABEEk urratu zituen klausulak.