Emakumeen zoru pelbikoa indartzeko eta tonifikatzeko metodoak ezagutzeko tailerra emango da Santi Brouard kiroldegian otsailaren 1etik martxoaren 7ra. Guztira ordu beteko 11 saio izango dira 16:45etik 17:45era, eta astelehenetan eta eguaztenetan emango dira.
Zoru pelbikoa indartzeko eta tonifikatzeko metodoak ikasiko dituzte.
18 urtetik gorakoei zuzenduta dagoen tailerraren helburuak zoru pelbikoa indartu eta tonifikatu, gernu ihesa ekidin eta bizi kalitatea hobetzea izango dira.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera Santi Brouard kiroldegian.