Podiuma lortu du Quincocesek Espainiako txapelketan
Zapatuan, bertikal erako lasterketan lehiatu zen, eta hirugarren egin zuen. Domekan, bigarren egin zuen Claudia Galiciaren atzetik, esprinteko probanBigarren eta hirugarren postuak lortu ditu Nahia Quincocesek Mendi eskiko Espainiako txapelketan. Zapat...
Zapatuan, bertikal erako lasterketan lehiatu zen, eta hirugarren egin zuen. Domekan, bigarren egin zuen Claudia Galiciaren atzetik, esprinteko proban
Bigarren eta hirugarren postuak lortu ditu Nahia Quincocesek Mendi eskiko Espainiako txapelketan. Zapatuan, bertikal erako lasterketa lehiatu zuen, eta domekan, berriz, esprintean aritu zen. Egun bateko zein besteko emaitzagaz «gustura» geratu da.«Oso teknikoa» izan zen domekako proba mendexarrarentzat. Esprint erako lasterketak ez direla inoiz bere espezialitatea izan aitortu du, baina, gutxinaka-gutxinaka aurrera doala dio.
Quincocesen arabera, zirkuitua normalean baino luzeagoa izan zen. Hala ere, «ondo» ikusi zuen bere burua. Bigarren postuagaz konformatu behar izan zuen, «oso ona eta indartsua» den Claudia Galicia irabazlearen atzetik.
Zapatuan, postu bat beherago egin zuen, hirugarren.Lehenengo eguneko proba hori ere «ondo» atera zitzaion bertoko eskiatzaileari. Laura Orgue eta Claudia Galiciaren atzetik, «gustura eta indarrarekin» bukatu zuen. «Bigarren zioana ikusi egiten nuen, baina ez nuen harrapatzerik izan».
Hala, hurrengorako indarrak berreskuratu eta entrenatzen jarraitu beharko duela esan du. Baina ez du tarte handirik izango, asteburuan Italian lehiatuko baitu Munduko mendi eskiko kopako bigarren proba. «Gogotsu eta ilusioz» agertu da mendexarra lasterketa luze bat egiteko.