Ispasterko kintxopeko zaldi-mando probetan, Markina-Xemeingo Patxua tabernakoen zaldia nagusitu zen iaz.
2015. urtean Bizkaian egin dituzten Kintxopeko Zaldi proben emaitzak kontuan hartu dituzte, astebururako Ispasterren jarri duten hitzorduko parte hartzaileak nortzuk izango diren zehazteko. Hala, proba horietan lortutako emaitzen arabera, lau zaldi onenak lehiatuko dira Lea-Artibaiko herri horretan.
Hain justu, Aulestiko
Koba-ren zaldia, Markina-Xemeingo Urko Pagoaren zaldia (
Patxua tabernaren izenean) eta Mungiako Goietas tabernaren zaldia eta Juan Felix Urrutiaren zaldia (
Gure Lur jatetxetxearen izenean) lehiatuko dira.
Lau horien arteko norgehiagoka urtarrilaren 31n, domekan, 18:00etan hasiko da Ispasterko probalekuan.