Goitibeheren 2016ko Euskal Ligako lehen lasterketa, asteburuan, Idiazabalen

Bertoko hainbat pilotuk eta kopilotuk parte hartuko dute aurten ere goitibeheretan. Argazkia: Txebi arriaga
Jon Jauregi (EHIKF-ko kidea): “Pneumatikodun gurpilen kategoria sortu zenetik, abiadura bilatzen dutenek arrodamentuak alde batera utzi dituzte”Hala ere, badago modalitate horietan guztietan gailentzen dena: Drift Trike; Gernika-Lumokoaren arabera, “irristatzeak egiteko aproposena”. Halaber, eraikitzeko oso erraza eta merkea izateaz gain, daukan tamainari esker, lasterketara eramateko erraza ere badela dio Jauregik, eta, horregatik, gazteen artean modan dagoena dela. Arrodamentuzko goitibehera tradizionalak, berriz, “zoritxarrez”, galtzen ari direla jakitera eman du. “Pneumatikodun gurpilen kategoria sortu zenetik, abiadura bilatzen dutenek arrodamentuak alde batera utzi dituzte. Hala ere, badago oraindik, sasoi bateko goitibehera zaharra martxan daukanik”. Horrela, beraz, goitibehera tradizional horiek bultzatzeko zerbait egitea pentsatu du federazioak. Kategoria batean zein bestean lehiatuta ere, parte hartzaileen arteko norgehiagoka bizia nabaria izaten da lasterketetan. Sailkapeneko lehenengo hamabiak bi segundoko tartean sailkatzera ere ailegatu dira, eta, horietan, “lagunik ez” dela izaten dio Gernika-Lumoko pilotuak. Azkar ahazten zaie goitibehera gaineko lehiakortasun hori, bertatik jaistean giro paregabea izaten baita nagusi.
Zenbait udaletxetara lasterketa egiteko proposamena bidali badute ere, proba arriskutsua dela agertuz, ezezko erantzuna jaso duteKirol ez onartua Beste hainbat kiroletan ere ikusten da lehia hori, baina goitibeherena ez da ohiko kirolen parekoa; ez baitago kirol modura onartuta. Eta hori hala izatea “beharrezkotzat” jotzen du EHIKF-k, “Europako beste hainbat herrialdetan legez”. Oztopo horri, gainera, lasterketak antolatzeko erraztasun eza gehitzen zaiola deritzo federazioak. “Zenbait udaletxetara lasterketa bat antolatzeko proposamena bidali dugunean, ezezko erantzuna jaso dugu, arriskutsua dela eta istripuak egon daitezkeela argudiatuta”, azaldu du Jauregik. Eta jakin badaki berak ere, duela urte asko goitibehera jaitsieretan ez zela segurtasun gehiegirik bermatzen; hala ere, egun, egoera bestelakoa dela argitu du: “EHIKF lasterketarako segurtasun neurri guztiak batzeaz eta betearazteaz arduratzen da. Goitibeherek egiaztapen zorrotzak pasatu behar izaten dituzte, bai eta pilotuek ere. Ibilbide osoan, gainera, antolakuntzakoak edo laguntzaileak egoten dira, segurtasuna bermatzen. Bihurgune arriskutsuetan, beste alde batetik, lasto fardelak jartzen dituzte, ingurua ondo aztertu ostean”. Euskal Liga 2016: Orain arte federatutakoak Gernika-Lumo.
- Ibai Zumalakarregi (pilotua) eta Ibai Ajuriagoikoa (kopilotua), Trokan Behera taldeagaz.
- Jon Jauregi (pilotua) eta Jon Kepa Jauregi (kopilotua), Trokan Behera Taldeagaz.
- Dani Jauregi (pilotua), Trokan Behera Taldeagaz.
- Ibai Urrutia (pilotua), Trokan Behera Taldeagaz.
- Eduardo Vallejo (pilotua), Tarranta Barria Taldeagaz.
- Iskander Kobeaga (pilotua) eta Gorka Muniategi (kopilotua), Trokan Behera Taldeagaz.
- Jon Naberan (pilotua), Trokan Behera Taldeagaz.