Durangaldeko Esku Pilota Txapelketako
bost final jokatuko ditu asteburuan Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak eta beste
hiru Leak. Aurrez aurre aurkituko dira, gainera, Lea-Artibaiko talde biak nagusien mailan eta alebinetan. Txapelen bat beraz, eskualdera etorriko dela ziur dago.
Gazteak eskupilotan jokatzen. Argazkia: Eneritz Albizu /Urola Kostako Hitza
Iurretako frontoian jokatuko dira aurtengo txapelketako finalak, bihar [urtarrilak 29] eta etzi [urtarrilak 30]. Kadete, gazte eta nagusiek jokatuko dituzte bihar azken norgehiagokak, umeen finalak, berriz, etzi izango dira.
18:30ean hasiko dira biharko partidak. Nagusien mailan,
Lea taldeko Egia eta Muniozguren eta
Markina-Xemeingo Zubikarai eta Balsera neurtuko dira. Lea Ibarrak izango du beste bikote bat ere biharko finaletan. Kadete mailan jokatuko dute Iurretaren kontra Uribarrik eta Ekainek.
Umeen maila
Txikien, alebinen eta benjaminen txanda zapatuan izango da. A eta B mailak kontuan hartuta, Markina-Xemeingo lau bikote egongo dira finaletan. Markel Calvo eta Ekain Idigoras ailegatu dira finaletara A mailako benjamin mailan. Durango izango dute aurkari. B mailako finala berriz, Mikel Egurrolak eta Amets Alvarezek jokatuko dute eta Iurretari irabazi beharko diote txapelak jantzi ahal izateko.
Alebin A mailan aurkituko dira berriz ere aurrez aurre Lea eta Markina-Xemeingo pilotariak. Lea taldeko Kareagak eta Bernaolak Markina-Xemeingo Anartz Ibarloza eta Oier Urrutiaren kontra jokatuko dute.
Alebin B mailan ere finaletan daude Markina-Xemeingo pilotariak. Peio Etxebarrieta eta Ander Lejarzarazu Iurretako bikotearen kontra neurtuko dira.
Bestalde, Iurretagaz jokatzen dabilen Lea taldeko Xabi Beitia ere finaletara heldu da. Txikien mailako finala jokatuko du etzi.
Gaztetxoen partidak
16:30ean hasiko dira.