Ondarroan emanaldi bat baino gehiago egitea erabaki dute. Bata, otsailaren 7an, 19:00etan izango da, eta, bestea, otsailaren 8an, 20:30etan. Bigarren emanaldi horretarako sarrerak salgai daudeBeikozinin, 20 euroren truke, eta lehen emanaldirako sarrerak, aldiz, otsailaren 3an jarriko dituzte salgai, 20:00etatik aurrera. Kasu horretan, pertsona bakoitzak, gehienez, bi sarrera lortu ahal izango ditu, bakoitza 10 euroren truke.
Lehenengo emanaldia ikusteko sarrerak merkeagoak dira, izan ere, Ondarroako Udalak bere gain hartu du gastu erdia. Bigarren saioaren kostua, ostera, Beikozinik hartu du bere gain.
Aktoreak
Domekako saioan ondokoak izango dira aktoreak: Iñaki Maruri (ondarrutarra), Ugaitz Alegria (ondarrutarra), Mitxel Santamaria, Itxaso Quintana, Irene Bau, Jon Casamayor, Quique Gago eta Unai Izquierdo.
Asteleheneko saioko aktoreak: Iñaki Maruri (ondarrutarra), Ugaitz Alegria (ondarrutarra), Mitxel Santamaria, Olatz Ganboa, Irene Bau, Jon Casamayor, Quique Gago eta Diego Perez.
‘Cabaret Chihuahua’ko aktoreak
2013tik martxan
2013ko Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuten Cabaret Chihuahua, eta ordutik hona, ikuskizuna fenomeno bat bihurtu da. Antzerkiak sekulako arrakasta izan du, eta Antzerki Musikaletako Sariketarako hautagai ere izan zen. 100 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eta saioak behin eta berriz eskaini badituzte ere, gehienetan sarrera guztiak agortu egin dira.
Publikoak horrela nahi izan duelako, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean berriro ere ikuskizunari heldu zioten iazko urte amaieran, eta orain, herriz herriko bira egingo dute. Antzezlan musikatuko aktoreei dagokionez, horien artean bi ondarrutar daude, Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri, azken hori, antzezlanaren musika zuzendaria ere bada.
Antzezlana hurrengo asteotan honako herrietan ikusi ahal izango da. Sarrerak, aldiz, herri bakoitzeko aretoetan lortu ahal izango dira:
Otsailak 5: Zumarraga
Otsailak 6: Arrigorriaga
Otsailak 7 eta 8: Ondarroa
Otsailak 12: Galdakao
Otsailak 13: Irun
Martxoak 4: Andoain
Martxoak 5: Eibar
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.