Durangaldeko finaletara heldu dira Markina-Xemein eta Lea
Bihar eta etzi Iurretako frontoian jokatuko diren Durangaldeko Esku Pilota Txapelketako finaletan egongo dira Markina-Xemein eta Lea. Txapelketako bost finaletarako sailkatu da Markina-Xemeingo taldeak eta beste hirutan egongo dira Leako bikoteak. Aurr...
18:30ean hasiko dira biharko partidak. Nagusien mailan, Lea taldeko Egia eta Muniozguren eta Markina-Xemeingo Zubikarai eta Balsera neurtuko dira. Lea Ibarrak izango du beste bikote bat ere biharko finaletan. Kadete mailan jokatuko dute Iurretaren kontra Uribarrik eta Ekainek.
Umeen maila
Txikien, alebinen eta benjaminen txanda zapatuan izango da. Markel Calvo eta Ekain Idigoras ailegatu dira finaletara A mailako benjamin mailan. Durango izango dute aurkari. B mailako finala berriz, Mikel Egurrolak eta Amets Alvarezek jokatuko dute eta Iurretari irabazi beharko diote txapelak jantzi ahal izateko.
Alebin A mailan Lea taldeko Kareagak eta Bernaolak Markina-Xemeingo Anartz Ibarloza eta Oier Urrutiaren kontra jokatuko dute. Alebin B mailan Markina-Xemeingo pilotariak Peio Etxebarrieta eta Ander Lejarzarazu Iurretako bikotearen kontra neurtuko dira.