EKAI Centerrko aditu batekin ekonomiari buruz ariko dira gaur Ean
EKAI Centerrek Eako Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz antolatuta, udal politika ekonomikoak izango dituzte berbagai gaur, Ean. Eñaut Apaolaza EKAI Centerreko ekonomilariak hitzaldia emango du, Zer egin daiteke udaletik jarduera ekonom...
Galderak egiteko tartea ere edukiko dute eatarrek. Izan ere, antolatzaileen helburua ez da gaurkoa hitzaldi huts bat izatea, baizik eta, «gaia aurkezteaz gain, modu lasai eta informalean berba egitea ditugun zalantzei edo ekarpenei buruz».
Hori horrela, gaurkoa ez da adituei zuzendutako ekitaldia, baizik eta «interesa duen guztiei» zuzendutakoa dela jakinarzi dute.
Eskolondon izango da ekitaldia, 2. solairuan, 19:30ean.