Ondarroako
Koaxi Sconcept taldeko hiru neskak eta Lekeitioko Garraitz triatloi taldeko bi mutilek Euskal Herriko Triatloi Federazioak urtero banatzen dituen sariak jaso zituzten atzo [urtarrilak 31] Euskal Herriko Triatloiaren V. Galan. Ekitaldian, hain zuzen ere, 2015 denboraldian triatloi eta dualoi zirkuituetako sari nagusiak eta Zarauzko Distantzia ertaineko Euskadiko Txapelketako garaikurrak banatu zituzten.
Zarauzko distantzia ertaineko sarietan Koaxiko Ioana Osak absolutu mailako hirugarren saria jaso zuen. Era berean, Koaxiko Arantza Burgoak eta Garraitzeko IƱaki Mendietak beterano 2ko eta beterano 3ko nagusi nagusiak lortu zituzten, hurrenez hurren.
Ioana Osa, Arantza Burgoa eta Nagore Elu, euren sariekin. Argazkia: Koaxi
Bestalde, Euskal Herriko triatloi zirkiutuan, beste hainbat sari jaso zituzten bertoko triatletek. Koaxiko Arantza Burgoak beterano 2 kategoriako sari nagusia jaso zuen, eta Garraitzeko Paul Goitiak eta Koaxiko Nagore Eluk, kadete kategoriako eta 23 urtez azpiko 2. postuak lortu zituzten, hurrenez hurren.