Ondarroako
Gure Esku Dago herri ekimenak batzar irekia egingo du bihar [otsailak 2], 19:00etan, Kofradia Zaharrean. Herri ekimeneko ordezkariek nabarmendu dutenez, herritar guztiak batzarrean parte hartzera gonbidatuta daude.
Besteak beste, Eskura prozesua aurkeztuko dute jendaurrean, eta hori azaltzera, herrialde mailako ordezkari bat etorriko da Ondarroara. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Eskura prozesu berria aurkezteaz gain, urteko agenda zein izango den eta bazkide kanpaina berria ere ezagutara emango dituzte.