2016ko egutegia prest dauka
Artibai Mendigoizale Taldeak. Joan den zapatuan egin zuten Batzar Nagusian aurkeztu zuten urte osoan egingo dituzten ekintzaz betetako egitaraua. Ohi duten modura, inguruko beste mendi taldeekin irteera bateratuak izango dituzte, baina horrez gain, ume eta gaztetxoei zuzendutako irteerak ere antolatuko dituzte, umeen artean ere mendi zaletasuna sustatzeko asmoz.
Joan den domekan izan zuten ume eta gurasoek lehen mendi irteera. Autobus geltokian batu eta autoz joan ziren Ziortzara arte eta handik pare bat ordu inguruko ibilaldia egin zuen 30 bat laguneko taldeak
Gariñoara (646m).
Joan den domekan Gariñoara egin zen irteeran parte hartu zuten mendigoizaleak. Argazkia: Amaia Egia
Umeei begira espresuki antolatutako beste hiru mendi irteera egongo dira aurten. Martxoaren 6an Ariztiederrera joango dira, apirilaren 17an Kalamendira eta azaroaren 6an Morkaiko igoko dute. Horretaz gainera, Ibilaldi Neurtua eta Orientazio Ibilaldia egiteko aukera ere izango dute gaztetxoek. Jardunaldi mikologikoak ere antolatuko ditu aurten Markina-Xemeingo mendigoizale taldeak, udazkenean.
11 irteera bateratu egingo dituzte, bestalde, Markina-Xemein, Ondarroa, Lekeitio, Mutriku eta Debako mendi taldeek. Abuztuan ezik, hilero egongo da irteera bateratua eta bakoitzean talde batek izango du antolatzeko ardura. Artzena mendilerroan dagoen Bachicabo (1.200 m.), Baigorri inguruetan dagoen Iparla (1.049 m.) edo Erlo (1.030 m.) igoko dituzte aurten. Gainera, hiru egunetako irteera bat ere antolatuko dute uztailean Huesca aldera (Aragoi, Espainia).
Urteurrena
Artibai Mendigoizale Taldeak
70 urte beteko ditu aurten, eta horreri lotuta ere, ekimen bereziak egongo dira. Arabako Markina eta Markina-Xemein lotuko dituen III. Markina-Markina ibilaldi luzea antolatuko dute eta orientazio mahai bat ere jarriko du taldeak Kalamuan. “Alpinoren sorrerako lehen irteera Kalamura izan zen eta orientzaio mahaia bertan jartzea erabaki dugu”, azaldu dute. Kalamua inguruko mendiak irudikatuko dituen mahaiari azken ikutuak ematen dabiltza, eta beraz, aurrerago, “dena prest dutenean”, zehaztuko dute egitasmoa noiz burutuko den.
2016KO EGITARAUA
URTARRILA
1. Urregarai (704m.) Sta. Eufemia.
17. Barrika-Kurtzio (141 m.) – Algorta.
IRTEERA BATERATUA.
30. Batzar Nagusia.
31. Gariñoa (646 m.)
UMEAK.
OTSAILA
21. Deba-Sesiarte (758 m.)-Zestoa.
IRTEERA BATERATUA.
MARTXOA
6. Ariztieder (432 m.)
UMEAK.
13. Zeharkaldia Gipuzkoan. Amaiera sagardotegian.
IRTEERA BATERATUA.
APIRILA
10. Bachicabo (1.200 m.) Artzena mendilerroa.
IRTEERA BATERATUA.
17. Kalamendi (315 m.).
UMEAK.
MAIATZA
1. XXVII. Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia.
15. III. Markina-Markina. 51. Ibilaldi Neurtua.
22. Amaiur-Alkurruntz (934 m.)-Ainhoa.
IRTEERA BATERATUA.
EKAINA
19. Bidarrai-Iparla (1.049 m.)-Baigorri.
IRTEERA BATERATUA.
UZTAILA
8-9-10. Sierra de Guara, Huesca. Punton de Guara (2.078 m.)-Tozal de Cubilas (1.938 m.).
IRTEERA BATERATUA.
IRAILA
18. Zestoa-Erlo (1.030m.)-Azpeitia.
IRTEERA BATERATUA.
25. Orientazio Ibilaldia
URRIA
16. Cantoblanco (1.006 m.) Salinas de Añana.
IRTEERA BATERATUA.
AZAROA
6. Morkaiko (533 m.).
UMEAK.
20. Lesaka-Izu (829 m.)-Arantza.
IRTEERA BATERATUA.
ABENDUA
4. Markina-Xemeingo Itzulia.
IRTEERA BATERATUA.
25. Akarregi (433 m.) Finalista Eguna.