Auzokoek egindako eskariari erantzunez, Eliz Atea kaleko sarreran lanak egiten ari da Lekeitioko Udala iriste erraztasuna hobetzeko. Adineko jendeari bertan zeuden eskailerak igotzea kostatu egiten zitzaiola eta gurpil aulkidunak galtzada-harriagaz arazoak zituztela jakitera eman dute, batzuk katiatu eta irauli ere egin direlarik. Beraz, arazo horiek ekiditeko neurriak hartzea erabaki dutela azaldu dute.
Eliz Ateako lanak. Argazkia: Lekeitioko Udala
«Hoberena kale guztia konpontzea izango litzateke, baina gune horren eraldaketa beheko gasolindegiko proiektuaren baitan sartuko litzateke», zehaztu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak. Proiektu horrek kostu handia izango duela ere azaldu du. Beraz, arazoari berehalako erantzun bat emateko tarte hori erabiltzeko modura ipintzea erabaki du udalak. Lanek, 30.000 euroko kostua izango dute.